martes, 22 de noviembre de 2011

Nafarroako dantzak!




-Otsagiko dantza! kortesko dantzak!
-Iribasko  ingurutxoa!
-Larrain dantza!
-Jaurrieta!
-Lesakako ezpata dantza!
-Sagar dantza!
-Zozo dantza!
-Esku dantza!
-Zartain dantza!
-Baztango zortzikoa!
-Xanpetrike!
-Oagueko esku dantza!





XAMPETRIKE!
Jean Petike edo Xanpetrike, Baztango haranexanpetrikean Ipurdi dantza izenez ere ezagutzen dena, Biarno aldeko ‘Lepetike danse’ izeneko dantza baten imitazio bat litzateke. Baliteke frantseseko Jeant petit qui danse esalditik etortzea, itxuraldatua.
Dantza honen koreografian bi zati bereizten dira, lehenengo zati dantzatu bat eta gero joko bat, gorputzaren atal ezberdinekin zorua ukituko delarik (oinak, atzamarrak, belauna, ukondoa, belarria, ipurdia) azkenean itzulipurdi batekin jokoa amaituz.

                                 

Arabako dantzak!



-Elciegoko dantzak!
-Txulalai!



TXULALAI!

Arabako Errioxako Patxulalaiganos herriko dantza bat dugu, otsailaren 3an, San Blas egunean, bere omenez egiten diren jaietan dantzatzen delarik.
Dantza herrikoia da, beronen jatorria guztiz ezaguna izanik, mota honetako dantza asko eta askoren moduan.
Dantza hau korroan burutzen da, normatxulalailean musika gaita-joleek jartzen duten. Dantza herrikoia denez, herri osoak parte har dezake. Era berean, gizonak zein emakumeak, zaharrak zein gazteak dantzatzen dira, denontzako lekua baitago. Beraz ez da janzkera berezirik behar.
Dantzan 3 atal bereiz daitezke. Lehenengoan, dantxulalaitzariek biribilketa doinuaz lagundurik korroan dantzatzen dute. Bigarrenean, dantzariak korroan aurreratzen eta atzeratzen dira musika moteltzen doan heinean. Azkenik, hirugarrenean dantza honen bereizgarri diren ipurdikoak ematen dira.

Zuberoako dantzak!


-Zuberoako maskarada!



ZUBEROAKO MASKARADA!

Zuberoako Masmaskaradakarada dantza soil bat baino gehiago dela esan daiteke, euskal folklorearen Inauteri errito nagusia da. Bertan ematen den dantza, musika, kantu eta antzezpenen batura, eta ikusleen partaidetzaren integrazioa kontuan hartuta herrien arteko komunikazio baliabide bat izatera heldu da.
Urtero inauteri garaian eta lau hilabetetan zehar ZuGaztedi en el estreno de la Mascaradaberoako herri batek Maskarada prestatu egiten du, lan honetan festa berezi bat sortuz, biztanleen arteko elkar ulertze hobea eta bisitatzen dituzten herrietako biztanleekiko komunikazioa erraztuz. Hau dela-eta, Zuberoako Maskarada Europa osoko adierazpen folkloriko aberats eta osoenetarikotzat har daiteke.

Behenafarroako dantzak!


-Luzaideko ihauteria!



LUZAIDEKO IHAUTERIA!

Luzaide Nafarroako iparralde menditsuko herria da, Euskal Herriko iparraldeko mucarnaval de Luzaidegatik oso gertu dagoena. Bere kokapena mugaz hegoaldera izan arren, folklorikoki dantza hauek Iparraldeko Behe Nafarroan koka ditzakegu, inguruko herri askok dantza hauek burutzen dituztelarik

Lapurdiko dantzak!



-Zapatain dantza!
-Zazpi jauzia!
-Kaskarot!
-Buhameen dantza!


ZAZPI JAUZI!

Iparraldezazpi jauziko dantza da(Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa).
Honetan pausu berdinak errepikatzen dira behin eta berriro, aldi batetik bestera banan-banan gehituz doazen jauziak tartekatzen direlarik. Izenak dioen bezala azkeneko aldian zazpi izango dira.
Dantza honen bariante bat ezagutzen da, Hamalau jauzi deritzona, zapi jauzietara heldu ondoren berriro errepikatzen da, baina jauziak gutxituz doazela zazpi salto ematetik azkenengoan jauzi bat ematera pasatzen delarizazpi jauzik.

Gipuzkoako dantzak!



-Oriako sorgin dantza!
-Ibarzabalgo arku dantza
-Gipuzkoako dantzak!


ORIAKO SORGIN DANTZA!

Dantza hau irri dantzen barruan koka dezasorgin dantzakegu, dantzarien jokaeragatik, mimikagatik edo haien janzkeragatik. Dantzari guztiak gizonezkoak dira, eta, emakumearen zein gizonaren papera betetzen dute.

Bizkaiko dantzak!


         


-Dantzaridantza!
-Gorulariak!
-Kaixarranka!
-Bizkaiko arku dantza eta zinta dantza!
-Xemeingo ezpatadantza!
-Arratiako jota!
-Lekeitioko andrazkoen soka dantza!
-Txakolin!
-Lanestosako dantzak!

DANTZARI DANTZA!

Izen honekin biltzen den dantza multzoa, Bizkaiko bilduma folklorikorik garrantzitsuena  da zalantzarik gabe, eta baita Euskal Herri osoko garrantzitsuenetakoa ere, dantza honek ederki erakusten baitu euskal herri eta kulturaren nortasun eta indarra.
Antzinatik gtxotxongiloaur egunera arte dantza hau Durangaldeko herrietan dantzatu da, hau da,Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Zaldibar eta Mañarian. Ez da ezagutzen antzina dantza hauek eremu zabalago baten burutzen ziren ala ez. Herri guzti hauetatik gaur egun Iurreta, Berriz, Garai, Abadiño, Izurtza eta Mañaria dira jatorrizko banderak mantentzen dituzten herriak eta lehenengo laurak dira dantza hauen tradizio eta exekuzioa hoberen mantendu dutenak, usadioa gurasoengandik semeengana transmititu baita era ezin hobean, herentzia sakratua balitz zortzikobezala.