Blog hau euskal dantzei buruz doa. Euskal dantzak hobeto ezagutzeko egina dago!
martes, 22 de noviembre de 2011
Zuberoako dantzak!
-Zuberoako maskarada!
ZUBEROAKO MASKARADA!
Zuberoako Maskarada dantza soil bat baino gehiago dela esan daiteke, euskal folklorearen Inauteri errito nagusia da. Bertan ematen den dantza, musika, kantu eta antzezpenen batura, eta ikusleen partaidetzaren integrazioa kontuan hartuta herrien arteko komunikazio baliabide bat izatera heldu da.
Urtero inauteri garaian eta lau hilabetetan zehar Zuberoako herri batek Maskarada prestatu egiten du, lan honetan festa berezi bat sortuz, biztanleen arteko elkar ulertze hobea eta bisitatzen dituzten herrietako biztanleekiko komunikazioa erraztuz. Hau dela-eta, Zuberoako Maskarada Europa osoko adierazpen folkloriko aberats eta osoenetarikotzat har daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario